Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren bulegoa itxita, urriaren 28tik

2020/10/28 | Lehiaketa

Aurrez aurreko harrerarik ez da izango, beraz; baina arreta telefonoz bermatuko da, ohiko ordutegian, bi telefono zenbaki berrirekin; osasun egoera hobetzean berriro zabalduko ditu ateak

Egungo osasun egoerak baldintzatuta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak bulegoa itxi du gaur, urriak 28.

 

 

Beraz, ez da aurrez aurreko harrerarik izango

 

 

Telefono harrera mantenduko da, ohiko ordutegian: goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara; eta arratsaldez, astelehen eta asteartean 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan 16:00etatik 19:00etara.

Telefono zenbakiak, baina, aldatu dira: goizez 621 33 26 60ra deitu behar da, eta arratsaldez 693 05 91 21ra.

E-mailez ere jar zaitezkete gurekin harremanetan, ohiko helbideak erabiliz.

 

 

Osasun egoera hobetzean berriro zabalduko dugu bulegoa.

 

 

 










Ir arriba